Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Gizaburuaga
2009ko urtarrilak 9, Barikua

;2008-07-26;Abuztuaren 2an jokatuko da autokrosa

Abuztuaren 2an jokatuko da autokrosa

Gizaburuaga Lehiaketan parte hartu nahi dutenek martitzena baino lehen eman beharko dute izena antolatzaileei deituta.

a. alkorta

Aurten ere motor hotsekin dator Gizaburuagako Autokrosa. Abuztuaren 2an jokatuko da, baina antolatzaileek esandakoaren arabera, parte-hartzaileek uztailaren 29a orduko eman beharko dute izena.

Abuztuaren 2an, autoak lokatzetan bustita ikusteko aukera egongo da Gizaburuagan. Egun horretan, dagoeneko inguruan ospe handia lortu duen lasterketa jokatuko da.

Hiru sari

Hitzordua 16:00etan dago ipinita, Gizaburuaga ondoko zelaian. Parte-hartzaileak ostera, antolatzaileengana joan beharko dute lasterketa hasi baino ordu erdi bat lehenago. Lehiaketan lehenengo geratzen diren hirurek 175, 125 eta 75 euroko saria eskuratuko dute.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.