
Bibolina 5 urtetik gorakoen eskura egongo da ikasturte berrian
Gizaburuaga Matrikulak egiteko bi epe zehaztu ditu musika eskolak; lehenengoa ekainean izango da eta bigarrena irailean.
A. ALKORTA
Gizaburuagako Musika Eskolak datorren ikasturteko matrikulazio epea zabaldu du. Gizaburuko bizilagunek panderoa, txalaparta, pianoa, txistua eta bibolina jotzen ikasteko aukera edukiko dute beste behin ere.
Ekainaren 2tik 13ra, Gizaburuagako Musika Eskolan izena emateko aukera izango dute herritarrek; bigarren epea irailaren 1etik 10erakoa da.
Aurten, gainera, 5, 6 eta 7 urteko ikasleek pianoa, txistua eta panderoa ikasteko aukera izateaz gain, bibolina ere aukeratu ahal izango dute.
Horrekin, Gizaburuagako Musika Eskolak, iazkoa baino eskaintza zabalagoa eginaz, txikienen artean musika ikasteko aukera indartu eta sustatu nahi izan du.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.