Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Gizaburuaga
2009ko urtarrilak 9, Barikua

;2008-05-27;Eguneko Zentroko beharrek aurrera jarraitzen dute. Gizaburuaga Eguneko Zentroa izango denaren inguruko lurrak egokitzen dabil Lea Ibarreko Mankomunazgoa.

Eguneko Zentroko beharrek aurrera jarraitzen dute

Gizaburuaga Eguneko Zentroa izango denaren inguruko lurrak egokitzen dabil Lea Ibarreko Mankomunazgoa.

asier alkorta

Lea Ibarra osatzen duten herrietako bizilagunei zuzenduta egongo den Gizaburuagako Eguneko Zentroko lanak amaitzeko gero eta gutxiago falta da. Orain, urbanizazio beharrak egiten dabiltza eraikinaren inguruan.

Eliza aurreko eskailerak konpontzeaz gain, Eguneko Zentroa izango dena inguratzen duten lurrak egokitzen dabil Lea Ibarreko Mankomunazgoa. «Eskailerak oso txarto zeuden, eta horiek kendu egingo ditugu, berriak egiteko. Eguneko Zentroa Gizaburuagako Udalaren parean dagoenez, bulegoetara sartzeko pasabide berri bat egingo dugu errepide nagusiaren beheko aldean; hots, Eguneko Zentroaren atzetik», azaldu du Maria Angeles Aldekogarai Gizaburuagako alkateak.

Barrutik eta kanpotik

Eraikina bera amaituta badago ere, ingurua behar modura egokitu behar dela azaldu du Aldekogaraik. «Eraikina kanpotik amaituta badago ere, barrutik ez dago ipinita. Lehenik eta behin, ingurua ondo ipini behar da, eta gero barrua ipiniko dute».

Gauzak horrela, lanak aurrera jarraitzen dute, eta hilabete barru kanpoko aldea eginda egongo dela aurreratu du Aldekogaraik. «Gero barrukoa egingo dugu».

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.