
Hiru eguneko reiki ikastaroa egingo dute, otsailean hasita
Gizaburuaga Otsailaren 16an, 23an eta martxoaren 1ean izango da; izena emateko azken eguna otsailaren 8a da.
e. burgaña
Reiki ikastaroa egingo dute otsailaren 16an, 23an eta martxoaren 1ean. 16:00etatik 20:00etara izango da, eta 70 euro balioko ditu.
Eskuen bitartez lantzen den teknika bat da reikia. Bizitzaren energia besterenganatzen du eskuak erabilita. Adituen arabera, barruko bakea ematen du, eta horrekin batera norberaren eta besteen energia berrorekatzen du fisikoki, mentalki, emozionalki eta espiritualki.
M» de los Angeles Trillo izango da irakaslea: terapia alternatibo eta osagarrietan aditu unibertsitarioa eta Bizkaia eta Gipuzkoako erizain elkargoetako irakaslea.
Izena eman nahi duenak, Herriko Tabernara jo beharko du otsailaren 8a baino arinago. Nahiago dutenek 626570607 telefono zenbakira deitu ahalko dute.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.