Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Gizaburuaga
2009ko urtarrilak 9, Barikua

2008-11-11 | 15:24:12

Jaia

Gastronomia Jaiko sarrerak salgai daude herriko tabernan

12 urte arteko gazteek sei euro ordaindu beharko dute, nagusiek 25 euro.

Herriko kultura batzordeak eta Udalak antolatuta, Amoroton urteroko txahal jana egingo da abenduaren 6an. Sarrerak salgai daude, herriko tabernan.

Datorren hilaren 6an, Gastronomia Jaia egingo da Amoroton eta dagoeneko, txahal janean parte hartzeko sarrerak salgai daude herriko tabernan. Nagusiek 25 euro ordaindu beharko dute eta 12 urte arteko gazteek sei euro.
 Eguna mezagaz hasiko da, 11:30ean. Ondoren, eguerdian, ohiturazko janarrien erakusketa eta dastaketa egingo da. Bertaratzen direnek, taldoak, karakolak, gaztaina erreak eta bestelako jakiak dastatzeko aukera edukiko dute. Dastaketak irauten duen bitartean, Naiara eta Eneritz trikitilariak giroa alaituko dute. Angelina txahal erretzen den bitartean, herritarrak jaian murgilduko dira, gauera arte.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.