
2009-05-06 | 13:40:30
Amoroto eta Gizaburuaga arteko errepideko lanak urte bat iraungo dute
Errailak eta bazterbideak zabalduko dira eta lanak egiteko, guztira 37.486,15 metro kubo lur hondeatuko dira
Amorotoko Oleta auzoaren parean hasi eta Gizaburuagara doan errepideko lanak urte bete barru amaituko dituztela aurreratu du Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan Sailak. Besteak beste, errepideko errailak zabaldu eta bidea egokituko da. Inguruko herrietan zabaldutakoa ezeztatuz, proiektu horretan tunelik egiteko asmorik ez dagoela esan du Aldundiak.
2009-05-05 | 14:10:41
Lariz auzoan telebista antena berria ipiniko du Udalak
Proiektuak proposatzekoa ukera zabalik dago
Gizaburuagako Udalak Lariz auzoan telebistaren seinalea igorriko duen antena berria ipintzea erabaki du. Proiektua nork egingo duen erabakitzeko, interesatuek beren proposamenak Udalean aurkeztu beharko dituzte eta ondoren, Udalak, aukeraketa egingo du;lanak enpresa bati esleituko dizkio.
Udalak «presazko» tramitazioa egiteko beharra azpimarratu du eta ondorioz, proiektuak aurkezteko epea asteon itxiko da.
2009-04-27 | 14:36:23
Esku pilota eta pala txapelketan izena emateko epea hilaren 30ean amaituko da
Txapelketa biak maiatza eta ekaina artean jokatu beharko direla esan du antolakuntzak.
Gizaburuagako III. Esku Pilota Txapelketan eta emakumeen I. Pala Txapelketan izena emateko epea hilaren 30ean amaitzen da. Herritarrei zuzendutako txapelketa izanik, izena ematen dutenen artean, bikoteko bat herritarra izan behar dela aurreratu du Udalak.
2009-03-17 | 13:02:45
Errotazarko ingurua atondu du Udalak
Eserleku bi jarri dira Errotazarren ondoan eta eraikinaren hormak ere garbitu egin direla esan du Udalak.
Lea Ibilbidean, Gizaburuaga parean, aurkitzen den Errotazar aintzinako errota zaharraren ingurua konpondu du Gizaburuagako Udalak.
2009-03-04 | 14:31:00
Udaletxe berria egiteko proiektu irabazlea argitararu du Udalak
Bi aste barru lehiaketa irabazi duen arkitektoak ejekuzio proiektua egiteko behin behineko agindua jasoko du eta lanak gero hasiko dira, beranduago.
Gizaburuagako Udalak udaletxe berria egiteko proiektu irabazlea aukeratu du. Manuel Martin Moreno arkitektoak egindako proiektuak irabazi du lehiaketa eta bi aste barru proiektuaren behin behineko esleipena jasoko du egileak berak. Behin epe hori pasatzen denean, ejekuzioko proiektua egingo du arkitektoak eta ondoren, udaletxea berriztatzeko lehen lanak hasiko dira.
2009-01-09 | 14:59:15
Udaletxe berria diseinatzeko lehiaketa zabaldu du Udalak
Urtarrilaren 28ra arte arkitektoek beren proiektuak aurkezteko epea edukiko dute; esleipena hilabete beranduago egingo da.
Gizaburuagako Udalak udaletxe berria diseinatzeko lehiaketa zabaldu du. Legegintzaldi hau amaitu aurretik, herriak udaletxe berria edukiko duela esan da. Proiektuak urtarrilaren 28ra arte jasoko dira.
Proiektu irabazleak 70.000 euro jasoko ditu proiektuaren eta lanen zuzendaritzaren truke.
2009-01-06 | 14:36:05
Gau eta eguneko zaintzak egiten ari dira Kautxo Tiunako beharginak
Enpresa zarratzea erabaki du jabeak; langileak guardiak egiten dabiltza lantokian, moldeak-eta ateratzea ekiditzeko asmoz.
Urtarrilaren 2an beharginek Kautxo Tiuna zarratu behar zutela jakin zutenetik 24 orduko zaintzak egiten dabiltza enpresan bertan, «makinak-eta ateratzea galarazteko». Egun hartan oporretan egon arren ¬gaur ziren beharrean hastekoak¬, «zeregin batzuk egitera» joan ziren langile bi lantokira, eta jabea handik «hainbat molde eta pieza» ateratzen ikusi zuten. Orduan jakinarazi zien enpresa ixtera zihoala.
2008-11-28 | 14:37:16
Frontoiko partida eta guzti, Santa Katalina ospatuko da etzi
65 nagusik eta hamazortzi umek izena eman dute herriko tabernan egingo den bazkarian parte hartzeko.
Etzi, Santa Katalina Eguna ospatuko da Gizaburuagan. Bazkari herrikoia egiteaz gain, herritarrek frontoiko pelota partidak ikusteko aukera edukiko dute. Eta nola ez, barraskilo lasterketa egingo da.
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
2009-06-19
Esaldia
Markel Robles (Eibarko jokalaria): «Zuloan zenbat eta denbora gehiago egon, gero eta gaitzagoa da handik irtetea, baina kontziente gara non gauden; taldea bizirik dago»
Morroko pintadak kentzen ari dira
Morro handiko musturrean zegoen 'Presoak etxera' pintada kentzen hasi ziren ekainaran bigarren astean, eta orain, 'Egunkaria aurrera' eta 'Egin askatu' ipintzen dutenak kentzen dabiltza. Egunkariak itxi zituztenean margotu zituzten. 'Berria' egunkariaren bosgarren urteurrena ospatzeko Kafe Antzokian egin zen ekitaldian, Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendariak eskerrak eman zizkien herritarrei, bere garaian 'Euskaldunon Egunkaria'-ren aldeko margoketa hori egitearren.
Lea-artibai
"A-8ra arinago heltzeko" bideak
Bizkaiko Diputazioak 2013rako Markina-Xemeindik Ondarroara doan bidea konponduko du, besteak beste. Gainera, Lekeitiotik A-8 autobidera ailegatzeko hamasei minutu gutxiago beharko direla iragarri dute. Zer iritzi duzu horren guztiaren gainean?
Jasotako azken mezua:
2009-06-24
Sasoi ixangor hau eztabaidiau txapateko ez? Urtebete da hasi zala ixe. Sin más, komentaxo bat etxear...(+)
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.